XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Itsats ezazu zeure zinka zuzenean zuraren gainean: honen moldea ezkonduko du zehatz eta segituan.

-Molde hau geometrikoa ez bada, aldez aurretik kola zazu zeure zink-xafla lino-puska batetan, eta hau orduan bere horretan egur baten gainean (zapailuan aisago doitu eta ajustatu ahal izateko); eta horrela zinka gorago gertaturik, aisago tinkatzen da; - tinta zazu segidan, eta linoarekin bezala joka.

Oihal gaineko margoketa Ekaia: salgai dauden margokiak, gesalkinaz erabili beharrekoak; pintzel malgu bat, eta oihal puskak (kretona, popelina eta nylonaren antzekoak hobe): lepo-zapi, lanpara, zorro, eta beti ere garbigarri eta iraunkor direnak; nylonezkoak, diot, xanpion.

Estali behar den alderdia zabala denean (kortinak, errezelak, CEL margokiak, super-medium delakoaren laguntzarekin, merkatuko margokiek baino hobeki estaltzen du.

Haurrak bere irudi-gaia presto dadukalarik (paperetako marrazki edo margoa), bere marrazkizunaren lerroak ematen ditu larri-larrian; baina ez du sekula hurbildik jarraitzen bere marrazkia.

Berehala daki bere oihal puska handian barrena asmatzen, eta kolpe batez lortzen asmakari harrigarririk.

Beste teknika baten laguntzarekin (tanpoi eta linoa) iduri-gai bat berrizta daiteke, eta horrela oihal estanpatuen plegua eman.